Bi bilduma berri euskaraz irakurketaz gozatzeko!

12-02-2023

PAPER TXORIAK SAIL LARANJA 4-5 URTE

Bapo Jauna. Urre koloreko baien misterioa

Egilea: David Fernández Sifres
Marrazkilaria: Claudia Ranucci
Itzultzailea: Xabier Olaso
Adina: 4 urtetik gora
Marrazkiak: koloretan
Letra mota: lotua

Bapo Jaunak eta lagunek komunitateko jairako fruituak topatu behar dituzte, baina desagertu egin dira eta, gainera, Bapo Jauna galdu egin da! Denek moldatu beharko dute aurrean dituzten arazoak konpontzeko… Eta basoa zaintzeko!

 

Makilakixki maisua

Egilea: Ricardo Alcántara
Marrazkilaria: Montse Tobella
Itzultzailea: Patxi Zubizarreta
Adina: 4 urtetik gora
Marrazkiak: koloretan
Letra mota: larria

Zerbait gertatzen da, zerbait larria: negua joan zen, baina oraindik ez da etorri udaberria! Eta elurra da nagusi, eta hostoak eta loreak ezin dira inon ikusi… Makilakixki maisuak ikaslerik onenak elkartu ditu: ‘Musika sortuko dugu, bizi-bizi, eta baietz zuhaitzak dantzan hasi!’. Baina guztiak zuri-zuri jarraitzen du, eta hotzago ezin. Orduan Luzia etorri da eta, tiruriru, tantiruriru, berarekin batera, agian, udaberria…

 

Hobetoezinki!

Egilea: Mercé Canals
Marrazkilaria: Daniel Jiménez
Itzultzailea: Patxi Zubizarreta
Adina: 4 urtetik gora
Marrazkiak: koloretan
Letra mota: larria

Esmeralda dena hobetoezinki iruditzen zaion neskatoa da. Hala ere, gaur ezer ez doa ondo. Gehien gustatzen zaizkion gauzek ere ez diote arretarik ematen edo ez dira nahikoak. Esmeralda handitzen ari dela ohartu da; horixe gertatu da. Norbaitek esan beharko dio hori ere izan daitekeela hobetoezinki!

recurso_separadorestrella_tatum

ZIRIMIRI BILDUMA 6-7 URTE

Olentzero Ipuinen herrialdean

Egilea: Vivim del Cuentu
Marrazkilaria: Maitane Bautista
Itzultzailea: Xabier Olaso
Adina: 6 urtetik aurrera
Marrazkiak: koloretan

Horra, horra, gure Olentzero! Eta horra, Napo, bere asto kutuna. Gabon gau magikoa iritsita, hainbat gertakari biziko dituzte biek. Ipuinen herrialdean hasiko dira, eta Euskal Herrian amaitu. Bidaia horretan, ipuinetako pertsonaia ezagunak izango dituzte lagun.

 

Ilusioaren indarra

Egilea: Jorge Llangil
Marrazkilaria: Jorge Llangil
Itzultzailea: Xabier Olaso
Adina: 7 urtetik aurrera
Marrazkiak: koloretan

 

Lur irudimen handiko haurra da, baina arazo txiki bat du: askotan, lotsaren munstroak hitza kentzen dio, tak! Halakoetan kosta egiten zaio gauzak azaltzea. Baina Lurren familian ongi dakite hitzez bakarrik ez, bestela ere modu askotan konta daitezkeela gauzak: marrazkiak eginez, adibidez…

Ilusioaren indarra oztopo guztien gainetik!