Ta-tum Novedades en mayúsculas cabecera

BERRIKUNTZAK letra larriz!

08-02-2022

Ta-tum etengabe ari da aurrera egiten; horregatik, atsegin dugu plataforma hobetzeko iradokizunak bidaltzen dizkiguzuenean. Zuen laguntza behar dugu gero eta inklusiboagoa den komunitatea sortzeko. Zuen oharren artean, proposamen EDERRA topatu dugu: irakurketa interfazean letra larriko tipografia sartzea.

 

Ta-tumen irakurtzea esperientzia paregabea eta pertsonalizatua da eta, beraz, gure irakurketa interfazeak aukerak ugaritu ditu: testuaren neurria handitzea edo murrizteaz gain, liburu digitalen itxura aldatuko duten gaiak ere erabil daitezke, eta letra tipoa ere aukera daiteke. Orain, letra larriko tipografia berri horrek beste ate bat zabalduko die letrekin lehen urratsak ematen ari direnei, arin irakurri baina letra larriekin irakurtzea gustatzen zaienei edo horrela istorioetara errazago sartzen direnei.  

Gogoan al duzu aukera horiek guztiak non dauden? Ikus dezagun gure edozein irakurgaitan. Lehenik eta behin, aukeratu zer liburu irakurri nahi duzun eta egin klik «Irakurri liburua» botoian. Aplikazioa erabiltzen ari bazara, lehenengo deskargatu egin beharko duzu. Nabigatzailetik sartu bazara, liburua beste erlaitz batean zabalduko da.

Orain, egin klik liburuko orrialdearen gainean, eta pantailaren goiko eta beheko zatian zerrenda batzuk agertuko zaizkizu. Gogoan izan: beheko barrak irakurketaren garapena adierazten du; eta goikoak, berriz, testua pertsonalizatzeko aukerak, orria markatzekoak eta liburuko jardueraren erregistroa. 

 

Ta-tum interfaz de lectura novedades en mayúsculas

 

Egin klik «T ikonoan goitibeherako menua ikusteko, eta bertan hauek azalduko zaizkizu:

  • Kurtsorea, testuaren neurria handitzeko edo murrizteko: egin barran ezkerrerantz edo eskuinerantz letraren neurria aldatzeko.
  • Tipografiak aukeratzekoa: zabaldu zazpi tipoak dituen goitibeherako menua eta aukeratu gustukoena.
  • Gaien galeria: atzealdeko kolorea nahiz letraren kolorea aldatzen dute, eguneko unearen edo ikusteko beharren arabera egokitzeko. 

Erraz-erraza. Bikaina, ezta? Animatu ikasleak irakurketak beren zaletasunen eta beharren arabera pertsonaliza ditzaten, ziur gustatuko zaiela!

Gogoratu nahi dituzu Ta-tumeko irakurketa interfazeak dituen gainerako aukerak? Bideotutorrial honetan ikus dezakezu funtzionamendua.

Zer iruditzen zaizu? Badakizu nola erabiliko duzun? Ideia asko bururatu zaizkigu, ez sakontzeko bakarrik, baita gelako irakurle zorrotzenei erronka berriak jartzeko ere.