Beldurra, misterioa eta historia… Ekin bilduma!

12-02-2023

Ta-tum plataforman gazteentzako liburu gehiago eskaini nahi dizkizuegu. Ekin bildumaren barruan gai askotariko liburuak aurkituko dituzu. Irakurri eta gozatu!

Beldurrak airean

Egilea: Aitor Arana
Marrazkilaria: Ima Mendiola
Adina: 12 urtetik aurrera

Beldurrezko ipuinotan irakurleak lauso ikusiko du naturaren eta naturaz gaindikoaren arteko muga. Zer ari da gertatzen? Amesgaiztoa ote da? Erokeria? Hilketa? Pertsonaiek egiazko nortasuna dute. Iragana dute. Traumak bizi izan dituzte.  Gizakiak dira, kontraesan eta guzti.

Irakurleari askotariko sentimenduak sortuko dizkiote.

 

Leonardoren hegoak

Egilea: Fernando Morillo
Marrazkilaria: Ima Mendiola
Adina: 12-14 urtetik aurrera
Marrazkiak: zuri beltzez

Haritzek garbi dauka: gaztea izatea lanbide krudela da. Zergatik da dena hain nahasia? Eta zergatik ezkutatu nahi diote gurasoek elkar maite ez dutela?

Zorionez, Florentzia geratzen zaio. Han, osaba Karlos bizi da, apur bat jenioa, apur bat eroa eta oso gizon misteriotsua…

 

Antipodak

Egilea: Gaizka Arostegi
Adina: 14 urtetik aurrera
Marrazkiak: zuri beltzez

Euskal Herria. 80k hamarkada. Jon kartzelan dagoen ETAko kide baten semea da, eta Oliva Intxaurrondoko kuartelera bidali duten guardia zibil baten alaba. Jon eta Oliva gazteak dira eta maitasun istorio bat sortuko da haien artean Donostiako kale sutsuetan.

Baina amodioa ez da batere kontu erraza izango gorrotoak eta aurreiritziek usteldutako hiri batean. Kontakizun hau garai bateko isla da.