Asko gustatuko zaizu liburutegi berria!

30-05-2023

Ezagutu Ta-tum liburutegi berria; web diseinuan punta-puntako joerak eta Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsaleko (IDU) ikuspegiak sartu ditugu liburu digitalen katalogoko itxura eta irisgarritasuna hobetzeko. Gainera, nabigazioa sinplifikatu eta informazioaren egitura hobetu dugu, zuk eta zure ikasleek eskuragarri dituzuen baliabide guztiak erraz topa ditzazuen… Begira!

Sartu Ta-tumen sartzeko zure kredentzialekin, zabaldu menu nagusia (goian, ezkerrean) eta aukeratu «Liburuak» atala. Liburutegia erlaitz berrian zabalduko da. 

Tatxaaan! Ongi etorri Ta-tumen liburutegi berrira. 

Hemen topatuko dituzu plataformara gehitu ditugun azken liburuak. Hala, egunean egongo zara beti. Nahi baduzu, alfabetikoki ordena ditzakezu, Atik Zra, edo alderantziz, edo irakurketa kopuruaren arabera. Kasu horretan, irakurrienak goian agertuko zaizkizu. Liburu jakin bat topatu nahi baduzu, erabili pantailaren eskuineko goiko aldean dagoen bilaketa laukitxoa.

Iragazkietarako goitibeherako menua diseinatu dugu. Hala, irakurketako aukerak kontsultatu bitartean etetea saihestuko dugu. Iragazkiak aktibatzea oso erraza da: «Iragazi» botoian klik egin, nahi diren kategoriak aukeratu (hizkuntza, gomendatutako adina, genero literarioa, gaia eta abar) eta «Aplikatu iragazkiak». Bilaketa berrabiarazi nahi izanez gero, aktibatu «Garbitu iragazkiak» aukera eta lehen aukeratu dituzun etiketa guztiak ezabatuko dira. Oso erosoa da, ezta? 

Gogoratu «Baliabideak» iragazkiarekin piktogramak, lokutatutakoak eta jarduerak dituzten liburuak topatu ahal izango dituzula, hau da, Kasuen liburutegian kasua duten liburuak.

Liburu baten xehetasunak ikusteko, egin klik azalean. Fitxa bat zabalduko da, hizkuntza, izenburua, testuaren eta ilustrazioaren egiletza eta sinopsia bilduta. Fitxa honetan bi edo hiru botoi ageri dira:

Irakurri: liburua zabaltzeko (erlaitz berri batean).
Gehitu nire gelara: irakurgaia gela bateko edo hainbat gelatako «Liburuak» erlaitzera gehitzeko.
Eskatu kasua: aukera hau plataforman kasurik ez duten liburuetan soilik ageri da. Botoi honek kasu bat sortzeko aukera ematen dizu. Eskaerak jaso ahala, Ta-tumen kasu berriak prestatzen joango gara.

Esperientzia eraginkor eta pertsonalizatuagoa izateko, erlaitzen sistema ezarri dugu, liburuen kategoria ugaritara sarbidea errazteko:

Katalogoa: Ta-tumeko edozein erabiltzailek, ikasle edo irakasle, araka ditzake gure plataforman eskuragarri dauden liburu guztiak. 
Gelako liburuak, irakasleak taldetan gehitu dituztenak. Horrek gela bakoitzari esleitutako baliabideak modu eraginkorrean kudeatzeko aukera ematen du, eta ikasleei gomendatutako irakurketetara errazago sartzea ahalbidetzen die. 
Nire liburuak, erabiltzaileak kontsultatu dituen edo irakurtzen ari den liburuak, irakurtzen erraz jarraitu ahal izateko. Liburua irakurketako zerrenda pertsonaletik kentzeko, «Kendu Nire liburuetatik» aukera hautatu behar da; goitibeherako menuan dago.

Bikaina, e?!

Ta-tumen liburutegi berria arakatzera gonbidatzen zaitugu, eta aprobetxatu tresna hezitzaile baliotsu hau ahalik eta gehien. Gustatzea espero dut!