
2022ko euskarazko irakurketa gogokoenak
Urte aldaketarekin batera, zerrendekiko eta rankingekiko pasioa etorri da: Zein izan da gehien entzun den abestia? Leihatiletan diru gehien lortu duen filma? Eta misteriorik handiena: Zein izan dira lehen irakurleen Ta-tumeko irakurketa gogokoenak? 2022an irakurleen bihotzak hartu dituzten liburuak zein diren esango dizugu.
Zerrenda interesgarria iruditu zaizu? Ta-tum liburutegiko apal guztiak arakatzera animatuko zarela espero dugu!
6 URTETIK AURRERA
Hortzik gabeko krokodiloa
Testua: Juan Clemente Gómez
Ilustrazioa: Christian Inaraja
Bilduma: Paper Txoriak Sail Gorria
Adina: 6 urtetik aurrera
Krokodilo jatun bat bizi da Amalurreko ibaian, turistak jaten ditu guztiz oharkabean. Dentistari dio galdetu eta mesedez eskatu hortz-haginak ongi garbitzeko sekulako mina baitu!
Eta a zer-nolako buila eta algara bere aho beldurgarria ikustean bertatik bertara!
Nola bainatu martetar bat
Testua: Franco Vaccarini
Ilustrazioa: Carlos Higuera
Bilduma: Paper Txoriak Sail Gorria
Adina: 6 urtetik aurrera
Orain dela gutxi martetar bat iritsi zen Luzioren etxera, eta badirudi gelditzeko etorri zela. Horixe esan zioten, behintzat. Martetarrari, ez dakienez berak bakarrik ezertxo ere egiten, jaten eman behar zaio, eta bainatu, besteak beste. Luziok harekin partekatu behar du logela, eta, badaezpada ere, nola zaindu ikasten ari da, nahiz eta oraindik ez daukan oso argi ideia ona ote den martetar batekin bizitzea.
Iruzurbeitia zizarea
Testua: Blanca Álvarez
Ilustrazioa: Tesa González
Bilduma: Paper Txoriak Sail Gorria
Adina: 6 urtetik aurrera
Iruzurbeitia ez da, ez, besteak bezalako zizarea: arrosa kolorekoa da eta eguzkia hartzea asko gustatzen zaio.
Hori guztiori oso arraroa da, bere familiakoentzat, batez ere. Alabaina, Jango ezagutuko du basoan, armiarma barazkijalea, eta berarekin ikasiko du ezberdina izateaz gozatzen.
8 URTETIK AURRERA
MATXINSALTO BILDUMA
Txokolatezko pastela
Testua: Oihane Fernandez
Ilustrazioa: Enrique Morente
Bilduma: Matxinsalto
Adina: 8 urtetik aurrera
Xiberrentzat astelehenak asteko egunik kutunenak dira, gozoenak. Izan ere, egun horretan jantokian txokolatezko pastela hartzen baitute. Josunek berak prestatzen du, eskolako sukaldari handikoteak.
Bat-batean, ordea, Xiberren eskolako lagunak gaixotzen hasten dira. Josune egongo ote da izurrite honen atzean? Kapaz izango ote da Xiber gertaera honen osagai guztiak lortu, lapikoan sartu eta misterioa argituko duen errezeta lortzeko?
Baloiak arboletan
Testua: Yoseba Peña
Ilustrazioa: Alai Zubimendi
Bilduma: Matxinsalto
Adina: 8 urtetik aurrera
Zergatik dago eskolako ate beltza beti itxita? Bai, bai, idazkaritza aurrean dagoena. Behin Jonek irekita ikusi zuen eta, haren atzean, eskailera batzuk aurkitu zituen. Eskailerak jaisten ari zela, irristatu, erori eta baso berezi batean amaitu zuen. Baso hartako arbolen adarretan baloiak zeuden zintzilik! Jonek, bertan, Potzol dragoia eta Bittor adarbakarra ezagutu zituen. Zaldun Moreak, ordea, hirurak bahitu zituen.
PAPER TXORIAK SAIL URDINA
Hiru katu kontu
Testua: Ricardo Gómez
Ilustrazioa: Mar Ferrero
Bilduma: Paper Txoriak Sail Urdina
Adina: 8 urtetik aurrera
Klaudia eta Dani arduratuta daude, Blai, haien katua, desagertu egin baita.
Etxean sartu zutenetik hankaz gora jarri zuen familia osoaren bizitza. Orain, katuarekin bizi izandako momentu zoriontsuak gogoratzen ari dira Klaudia eta Dani, eta beldur dira ez ote zuten bahituko. Baina ez batak eta ez besteak ez daki zer gertatu den benetan; hori Blaik berak bakarrik daki.
AVANTE ESKOLA
Billinghurst gazteluaren kasu bitxia
Testua: David Fernández Sifres
Ilustrazioa: Alberto de Hoyos Masó
Bilduma: Avante eskola
Adina: 8 urtetik aurrera
Lehenbiziko aldiz, mundu osoko zazpi harribitxi baliotsuenak Billinghurst gazteluan erakusgai daude. Banan-banan, modu misteriotsuan desagertzen hasi dira, ordea.
Avante eskolako neskamutikoek ikerketari ekingo diote ornitoptero eta automata artean, baina gazteluko segurtasun buruak sartzea debekatzen dienean, kasua korapilatu egingo da. Lapurra nor den jakingo ote dute, hark harribitxi guztiak lapurtu baino lehen?
10 URTETIK AURRERA
GAZTETXO! BILDUMA
Jauregiko sekretua
Testua: Maribel Aiertza
Ilustrazioa: Aitziber Alonso
Bilduma: Gaztetxo!
Adina: 10 urtetik aurrera
Zergatik egin behar dugu beti nagusiei sudur puntan jartzen zaiena? Gure ama sarjentuak erabaki du, aurten, Otxanten igaro behar ditugula oporrak, aitona-amonak zaintzen.
Tximeleta bat basamortuan baino gehiago aspertuko naiz, hemen umeak koadroetan baino ez direlako existitzen. Hori uste nuen jauregikoak euren ume bereziarekin etorri direla entzun dudan arte.
Amonak esan dio amari, sekretuan. Eta ez dute ni jauregira hurbiltzerik nahi. Ba hainbeste misteriorekin jakin-min itzela piztu didate.
Leize-zuloko misterioa
Testua: Iñaki Zubeldia
Ilustrazioa: Alai Zubimendi
Bilduma: Gaztetxo!
Adina: 10 urtetik aurrera
Ainhoak 10 urte ditu eta ametsetan eginkizun zaila jaso du: Arrikruzko leize-zuloan dagoen lehoikumearen hezurdura bilatu eta amaren ondora eramatea, haren babesean egon dadin beti. Lan zaila Ainhoak eta haren laguntaldeak hartzen dutena, inork ez baitie sinesten.
Mozkor batzuk ia pikutara botako dute nesken asmoa. Hala ere, etsi gabe jarraituko dute hasitako lanean.
Abentura hunkigarria neska horiena.
Lortuko ote dute beren helburua?
PAPER TXORIAK SAIL BERDEA
Gilen eta Kakapirri taldea
Testua: Manuel J. Rodríguez
Ilustrazioa: Santy Gutiérrez
Bilduma: Paper Txoriak Sail Berdea
Adina: 10 urtetik aurrera
Gilenen gurasoek etxez aldatzea erabakitzean, haren bizitza zeharo aldatuko da egoera berrira egokitu beharko duelako, ikastetxe desberdinean eta beste lagun batzuekin. Hala ere, gutxien espero duena da Fede, ikasgelako harroputza, beraren aurka hastea. Eta gelako ikaskideek haren irainak etsipenez onartuko zituztenik ere ez zuen pentsatzen.
Baina denak du muga, eta Gilenek plan bat martxan jarriko du.
ORIOL ARLOTE
Aberastu naiz azkenean
Testua: Eva Santana
Ilustrazioa: Jaume Bosch
Bilduma: Oriol Arlote
Adina: 10 urtetik aurrera
Oriol dut izena, baina etxean «mukitsu», «buruhandi», «aizak! », «arrautza oskol» eta «zure seme hori» esaten didate.
Hori gutxi balitz, sekula ez dut zentimorik izaten. Arlote bat naiz, ez dakit ulertzen nauzuen, baina ez naiz gehiago izango. Nire lagun Lisekin nagoenean, ez dago oztopo gaindiezinik!
Nire familia pixka bat eramanerrazagoa izango balitz, zeruan egongo nintzateke!
Eskerrak plan bat bururatu zaidan…
12 URTETIK AURRERA
EKIN BILDUMA
Coca-Cola Erdi Aroan!
Ilustrazioa: Ima Mendiola
Bilduma: Ekin
Adina: 12 urtetik aurrera
Mikel eta Aitor denboran seiehun urte atzera eginda ibiliko dira, Erdi Aroan.
Gorabehera eta estualdi askori egin beharko diote aurre, besteak beste, gaur egun arruntak baina sasoi hartan tresna harrigarriak ziruditen Coca-Cola pote baten edota aspirina baten laguntzarekin.
Kilimanjaroko diamantea
Testua: Yoseba Peña
Ilustrazioa: Amaia Ballesteros
Bilduma: Ekin
Adina: 12 urtetik aurrera
Berainek udaleku bereziak bizi nahi ditu aurten, non eta Afrikan. Tanzanian bertan bilduko da arduradunarekin: Johann Von Silk, Arka Beltza aurkitu zuen espedizio mitikoko kidea. Safariaren partaideen artean bere alaba Emmy dago, Londreseko harribitxi zoragarria, eta Berain lehenengo begiradatik seko maiteminduko da arrakasta handirik gabe.
Kilimanjaroko diamantearen bila odisea arriskutsu batean murgilduko dira, kontinenterik enigmatikoen ilunpeetara eta, aldi berean, beren bihotzetara, egiazko bidaiak kanpoan zein barruan gertatzen direlako.
AMESLARI BILDUMA
Inkaren begia
Testua: Natalia Alonso
Bilduma: Ameslari
Adina: 12 urtetik aurrera
Castell anai-arrebak euren aita Germanekin Boliviara joan dira. Aita antzinako huatacachi kulturari bu ruzko egia jakin nahi duen antropologo ospetsua da. Hala ere, haien oporrak hondatu egingo dira, German bahitzen dutenean.
Aita aurkitzeko, anai-arrebek herriko xamanaren eta kearen laguntza izango dute. Boliviako bazter ederrenetan eta ezkutuenetan gertatzen den egiazko abentura bizia, milaka urteko kultura bati buruzko egia jakiteko balio izango duena.
14 URTETIK AURRERA
EKIN BILDUMA
Ezberdina bezain gozoa
Testua: Antton Kazabon
Ilustrazioa: Ima Mendiola
Bilduma: Ekin
Adina: 14 urtetik aurrera
Maitasun kontuak beti izaten dira emozioz koloreztatuak, arriskuz beteak, irristakorrak, kontraesanez kargatuak. Baina batez ere sentimenduz eta emozioz jantziak. Maiteminak jotzen gaituenean ez dugu geure burua kontrolatzen, zoramenezko haizeak jotzen gaitu, askotan geure burua galtzeraino, erabat itsutzeraino. Horregatik diogu arriskutsua dela, irristakorra dela.
Amodioaren gazi-gozoak
Ilustrazioa: Alberto Campos
Bilduma: Ekin
Adina: 14 urtetik aurrera
XX. mendearen hasieran lanerako saldu zuten Miren neskatoa. Gezurra badirudi ere, horrelako gauzak egiten ziren gure herrian bertan. Gora-behera handiko bizimodua izan zuen Mirenek baserrian beti zerbitzari, beti lanean.
Maitasunez beteriko urte samurrak ere ezagutu zituen, urte luzeetan gartzela izandako baserria paradisu bihurtu zitzaionean.
AMESLARI BILDUMA
Ez naiz isilduko!
Bilduma: Ameslari
Adina: 14 urtetik aurrera
Laura marrazkigile gazteak bost urte lehenago itxi gabe geratutako zauria sendatu beharra dauka. Dena bere izebaren opari bitxi bat jaso zuenean hasi zen: marrazki blok bat, itxuraz, etorkizuneko gertaerak iragartzeko ahalmena zuena.
Haren orrietan bere hiru lagunik onenekin egindako argazkia marraztean, protagonista erne jarriko da lagunetako bat nabarmen aldatuko delako.